XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bestalde, nahiz eta hemen aritu ez, ezin da ahaztu euskalkien aberastasuna, batez ere dibertsidade horrek esanahiaren aldaketan izan lezakeen garrantziagatik.

Baina hariari itzuliz, gaztelerazko azul kolore motari buruz are gehiago esan dezakegu: kolore honekiko beste eraren bat ere bazegoen (erronkariera iadanik desagertuta bait dago) Resurrección Mª de Azkuek jaso zuen bezala:

La palabra roncalesa DUNDU indica con más propiedad este color (azul) 54 AZKUE, R. M.: Op. cit.

Eta bilatuz gero, beste batzu ere sortzen dira, egokitasunari arreta gehiegirik jarri gabe: OZTIN 55 UMANDI: Op. cit., 33 or. (URDIN gris adierazteko uzten du); LOPEZ-MENDIZABAL I.: Op. cit.; bestalde Manuel de la Sotaren antzerkilan baten izenburua zen ere: Decoración para OZTIN (azul), una pieza que canta la nostalgia de los pastores que de las montañas han bajado a las fábricas, del verde al azul del mono, en la ahora industrializada Vizcaya, BARAÑANO, C.: Pintura de José María Ucelay. Caja de Ahorros Vizcaina, Bilbao, 1981, 51 or., MORA 56 Benafarran (Saraitzun) kokatua, zalantzazko bezala: Mora, azul, bleu. Moraiska, azulado beuampacirc;tre, bleuté. AZKUE, R. M.: Op. cit., AZULA 57 Ikerlan honetan aukera izango dugu hau egiaztatzeko. Bestela, badago hau aipatzen duenik ere: MUJIKA URDANGARIN, L. M.: Op. cit., 2,19 or., edota azken kasu hau bezala, erdarazko egokipen fonologikoak diren BLUIA 58 LARZABAL, P.: Op. cit., 402 or. edo BL\ 59 LARRESORO: Op. cit., 35 or. .

Eta hiztegirik zaharrenari kasu eginez gero, galdetzekoa da garai hartan (Arabako euskalkian eta 1562. urtean) erdarazko azul adierazteko erabiltzen ote zen URDINa, ez baita holakorik agertzen eta bai ordea azul: Azul cosa = gauça azul 60 LANDUCCIO, N.: Op. cit., 68 or. .

Urdin hitza erabiltzen den besteetan, cano (69 eta 78 orr.), moho (156 or.) edo pardo (167 or.) adieraziz agertzen da.

Hau ikusirik eta aurrera egin baino lehenago, maileguzko kolore-hitzetako bi ezaugarri azpimarratu nahi ditut, jatorrizkoei aplika ezinezkoak direnak: kolorea bereziki adierazten dutela eta inguruetako hizkuntzekiko dagoen kidetasuna.

Euskaldunak direnak, ordea, ez dira mugatzen kolorea adieraztera eta esanahi ugaritasun nabarmena dute 61.Or ce sont justement ces trois termes-ci (gorri, hori, urdin), anciens probablement, qui présentent, du point de vue de leurs étendues sémantiques, des anomalies frappantes; tandis que les trois termes d'origine latine (laranja, berde, more) ont des franges chromatiques bien définies et parallèles à celles des langues voisines TXILLARDEGI: Op. cit., 228 or.

Bestalde, euskaratik abiatzen bagara, badago ere parekotasun hori erraza ez dela agerian jartzen duen adibiderik: erabilera arruntean zein literaturan oso hedatuta dagoen NABAR kolorea non kokatu erdarazko zutabean?

zeinekin parekatu?

Eta ARRE?

Eta UBEL?

Eta tokian tokiko beste horiek: UGER, UHEReta?